sábado, 10 de diciembre de 2011

Testu interesgarri bat

“Hezkuntzarako Teknologia mundu teknologizatu batean” testua topatu eta honen inguruan hausnartzea interesgarria iruditu zait.

Bertatik hitz gakoak eta zenbait metafora aterako ditugu, horrez gain sintesi bat eta hausnarketa lan batean murgilduko gara, testutik abiaturik.

 


Zer dakigu gaiari buruz? 
Hausnarketak egiten hasi aurretik, aurreiritzietatik abiatuko gara, gure beharrak edo arazoak antzemateko eta geroago ebazpen bat eman ahal izateko. 

 Egia esanda Hezkuntzarako Teknologiari buruz askorik ez dakit baina imajina dezaket teknologiak hezkuntzan betetzen duen papera edo duen eragina izan daitekeela. Horrenbestez mundu teknologizatu batena dioenean, argi dago gaur eguneko mundua nahiko teknologizatua dagoela eta horrek eragina izango duela bai hezkuntzan bai teknologian.

 

Aurreideak aipatu ondoren testuaren lehenengo irakurketa egiteari ekin diot, horrela konturatu egin naiz testua ulertzeko nahiko zaila dela hitz tekniko asko agertzen direlako eta ulertzen ez ditudan hainbat kontzeptu ere: aproximacion reduccionista, transnacional, multidimensional, taylorismo, fordimo, toyotismo, aparatologia,...

 Gainera oso luzea da eta askotan neketsua egiten da irakurtzea. Zenbait momentutan interesgarria iruditu zait testuak zioena baina egia da ere testuan hainbat informazio sobera dagoela, adibidez Association for Educational Communication and Technology-k Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan ematen dituen 16 definizio ezberdinak.

Baliagarriak izan daitezke definizio hauek, gaian aditua denarentzat, baina nire hausnarketa lanerako hainbste informazio gehiegizkoa suertatzen zait. 

Hurrengo egunean, behar batzuk ondorioztatzea erabaki dur. Eta bertan eskegiko ditut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario