sábado, 10 de diciembre de 2011

TESTUAREN SINTESIA

1.Teknologia kontzeptuarekin arazoak Azken urteetan Teknologiaren inguruko definizio bat nagusitu da: zenbait ekintza egiteko, batzuk pentsaezinak zirenak, aukera ematen diguten tresnak. Baina arazoak sor daitezke Teknologia kontzeptuaren esanahia murriztean; gehienbat hezkuntza arloan Horrexegatik proposatzen da Teknologiaren gaia ikuspuntu konplexu batetik jorratzea: guztia ez da teknologia baina ezin diegu ezagutza arlo desberdinei garrantzia kendu.

2.  Hainbat iritzi edo ikuspuntu Teknologia hitzaren esanahia bilatzean, hainbat autore desberdinen iritziekin egiten dugu topo. Batzuk giza arazoak konpontzeko diziplinatzat hartzen dute, hau da, giza bizitza errazteko eta naturaren kontrola izateko erabili daitezkeen arau zientifiko eta sistematikoak. Besteek aldiz, ezagutza zientifikoetan oinarritutako edozein arte praktikotzat hartzen dute teknologia. Azkenik beste autore batzuk teknologia eta zientziaren arteko bereizketa egiten dute. Zientzia mundu natural eta fisikoa ulertzen saiatzen da eta teknologia aldiz, zerikusia dauka tresna, teknika eta prozedura desberdinekin giza beharrei erantzuna emateko.

3. Teknologia motak: Teknologia artefaktualak: gauza materialez osatuta daude eta ez dute gizakiarenganako hainbeste dependentzia. Hala ere, zaila da horietaz desegitea. Adibidez, kotxea, mugikorra, ordenagailua, … Teknologia antolatzaileak: ez dira materialak. Besteak beste, hauek dira eguneratuenak, Taylorismoa, Fordismoa Teknologia sinbolikoak: eraikuntza eta errepresentazio teknikak dira, hala nola, erritualak, sinboloak, errepresentazio geometriko eta topografiakoak, aritmetika, moneta-sistema, zinema, … Bioteknologiak: giza bizitza garatu eta hobetzeko xedea dutenak.
 
4. Hezkuntzarako teknologia 40ko hamarkada aurretik AEB, bereziki, hezkuntzarako teknologia ikasteko metodo edo diziplina moduan ulertzen hasiko da. Kontziente izan behar dugu honetaz: hasiera batetik teknologia hauek (ordenagailua, internet, …) asmatuak izan zirela soldaduskaren entrenamenduak burutzeko, eta hezteko. Bi modu desberdin daude hezkuntzarako teknologia ulertzeko:  Batzuentzat irakaskuntza eta diseinuaren, praktikaren, ebaluazioaren eta giza hezkuntzaren arazo guztiak konpontzeko analisi prozesua da.  Besteentzat curriculumen eta irakaskuntza plan edo proiektuen eraldaketan datza, sistemen ereduei jarraituz. Hezkuntzarako balio duten teknologiaren definizioa 16 atal desberdinetan banatu zuen Association for educational Communication and Tecnology erakundeak, nahiz eta antzekoak izan denak.
 
5. Ekarpenak: Hezkuntzarako teknologia bi modutan uler daiteke:  Aparatologia moduan, garrantzia emanez informazio sarbide eta prozesamenduari, ikaslearen garapen osorako baliabide desberdinen erabilera sustatuz.  Irakaskuntzaren zientzia bezala ulertuta, irakaste prozesuaren planifikazioa, ikaslearen jarrera eta ebaluazioak hartzen du garrantzia. 
 
6. eknologiak irakaskuntzaren konplexutasunaitxuragabetzen duenean Teknologiek sortzen dituzten ondorioen artean hauexek aurki ditzakegu: Gure interesak aldatzen ari dira; lehentasunak eta oinarrizko beharrak. Zeinuen izaera aldatzen ari da zeinu berrien sorkuntzaren ondorioz. Gure errealitate propioa aldatzen ari da ziberespazioa bezalako sorkuntzekin.
 
7.  Hezkuntza teknologikoak IKT -eigainjartzen direnean.Hauek dira hezkuntza teknologia IKT -ei mugatzearen ondorioak: Perspektiba historikoaren gabezia, garapen teknologikoa. Testuinguruaren gabezia: IKT -en erabileran zentratzeak eskola, hezkuntza testuinguru bezala ulertua, kontuan ez hartzeak ekartzen du. Erredukzionismoa: Irakaskuntza, transmisio ekintza bezala bakarrik ulertzea, soilik aukeratzen ditugu ikaslea heziko dituen bideak. Etengabeko porrota: Herrialde gehienek dirutza handiak inbertitu dituzte hezkuntza arloan IKT-ak sartzeko, baina prozesu honen emaitzak ez dira izan uste bezain onak. Izan ere frogatua izan da IKT- en erabilerak ez dituela beti emaitza akademikoak hobetzen. Antsietate teknologikoa: Teknologi berriekin eta baita hauek suposatzen duten guztiarekin batzuetan gure benetako helburua ahazten zaigu: irakastea.
 
8.  Egin daitezkeen ariketak Norberak Teknologiarekin izandako erlazio ikertu: horretarako autobiografia bat egin daiteke gure bizitzan teknologiak izandako eraginaz ohartzeko. Berreraiki norberaren hezkuntza-esperientzia: Zure hezkuntza esperientziei buruzko ipuin bat idatzi testu, irudi eta marrazki desberdinak erabiliz. Gero Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan hausnarketa bat egitea ahalbidetzeko.
 
9.  Garatu daitezkeen konpetentziak. Hezkuntzan parte hartzen duten perspektiba desberdinak identifikatu, aztertu, behatu eta ulertu. Irakaskuntzaren antolakuntza eta praktikan jartzearen funtzioak ulertu. Irakaskuntzan, komunikazioa eta informazioaren teknologien garrantzia ikuspuntu kritiko batetatik ikertzea.
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario