sábado, 10 de diciembre de 2011

TEKNOFOBIA VS. TEKNOFILIA

Teknofobia: teknologiekiko ukapena da. Normalean fobiak zerbaitekiko beldurra eta sahiesteko nahiak dira normalean, kasu honetan, justifikazioa duan fobia da, eta ez du tratamendurik behar. Teknofobia duten pertsonek honela justifikatzen dute euren beldurra: ez dut teknologiaren beharrik eguneroko gauzak egiteko eta teknologizatzeko beharrik ere ez dut ikusten.
Teknofobia zer den ikusita, esan dezakegu teknofilia, honen antonimoa dela.
Gure ikaskideek esaldi bakarrean sintezisatu dute testuaren ideia: " Teknologia neurrian erabiltzea egokia da, ez gehiegi ez gutxiegi. Neurrian erabilita, ez direlako ez teknofobia ez teknofilia sortuko".

Kritika egitea erabaki dut, zenbait gauza ondorioztatuz:
Teknologiak garrantzi handia du egungo gizartean, hala ere teknologiaren garapena egokia izanda, teknologiaren aplikaziorako moduak ez dira egokiak. Horregatik teknofilia eta teknofobiaren kasuak ematen dira.
Nire kasua teknofobiaren kasu argia da. Eta ez ori bakarrik. Ikasgai honetan, eratu nahi izan ez ditudan gauzak eratzera behartuta ikusi nahiz. Teknologiaren beharrik ez dut sentitzen oraingos, horregatik mundu honen erabilgarritasuna zalantzan jartzen dut. 

Gainera, beharra sentitu ezean, eta zenbait kontu eratzera behartuta ikustean desmotibazio ikaragarria zentitu dut ikasturtean zehar.

Hala ere, esan beharra daukat interneteko erabilgarri berriak ezagutu ditudala, baina momentuz erabiliko ez ditudala argi daukat. Nahiago baitut mundu fisikotik informazioa lortzea eta web-a kontsulta txikiak egiteko.
 
ESKERRIK ASKO!

No hay comentarios:

Publicar un comentario