sábado, 10 de diciembre de 2011

TEKNOFOBIA VS. TEKNOFILIA

Teknofobia: teknologiekiko ukapena da. Normalean fobiak zerbaitekiko beldurra eta sahiesteko nahiak dira normalean, kasu honetan, justifikazioa duan fobia da, eta ez du tratamendurik behar. Teknofobia duten pertsonek honela justifikatzen dute euren beldurra: ez dut teknologiaren beharrik eguneroko gauzak egiteko eta teknologizatzeko beharrik ere ez dut ikusten.
Teknofobia zer den ikusita, esan dezakegu teknofilia, honen antonimoa dela.
Gure ikaskideek esaldi bakarrean sintezisatu dute testuaren ideia: " Teknologia neurrian erabiltzea egokia da, ez gehiegi ez gutxiegi. Neurrian erabilita, ez direlako ez teknofobia ez teknofilia sortuko".

Kritika egitea erabaki dut, zenbait gauza ondorioztatuz:
Teknologiak garrantzi handia du egungo gizartean, hala ere teknologiaren garapena egokia izanda, teknologiaren aplikaziorako moduak ez dira egokiak. Horregatik teknofilia eta teknofobiaren kasuak ematen dira.
Nire kasua teknofobiaren kasu argia da. Eta ez ori bakarrik. Ikasgai honetan, eratu nahi izan ez ditudan gauzak eratzera behartuta ikusi nahiz. Teknologiaren beharrik ez dut sentitzen oraingos, horregatik mundu honen erabilgarritasuna zalantzan jartzen dut. 

Gainera, beharra sentitu ezean, eta zenbait kontu eratzera behartuta ikustean desmotibazio ikaragarria zentitu dut ikasturtean zehar.

Hala ere, esan beharra daukat interneteko erabilgarri berriak ezagutu ditudala, baina momentuz erabiliko ez ditudala argi daukat. Nahiago baitut mundu fisikotik informazioa lortzea eta web-a kontsulta txikiak egiteko.
 
ESKERRIK ASKO!

HAUSNARKETA

Baliabide teknologikoen eta hezkuntzaren baliabideen antolakuntza.
-Ikt ereduak: burokratikoak (kontrola, erregulartasuna..). sistema soziala (errealitateko gauzen batura, elkarlana..) eta komunitatea (onarpena eta laguntza).
-Gaur egun gehien burokratikoa.
-Zuzendaritzakoek Ikt erabilpenaren ardura daukate.
-Alde txarra, prozesu geldoa dela.
-Irakasleak gai izan behar dira taldeka lanak egiteko.
-Pentsaera sistematikoa: taldeek ikasle eta irakasleen erantzunkizuna bultzatu.
 
IKT enpresak gurekin jolasten dute, izan ere, inpresorak etab. Programaturik daude denbora batetara apurtzeko eta guk berria erosteko. Zoratu egiten gaituzte, dirua ateratzeko.

HAUSNARKETA

Euskadiko marko estrategikoa gizarte informazioaren aurrean eskolan.

-Informazioaren gizartea ulertzeko moduaren arabera 4 diskurtso desberdin: merkantilista, kritiko politikoa, teknozentrista eta apokaliptikoa.

-IKT efektu sozial eta kulturala: pertsonen arteko harremanak erraztu, zerbitzuen kalitatea hobetu…
-Alde txarrak: menpekotasuna, mendebaldeko kulturaren inposaketa, desberdintasun ekonomikoak, pribatutasunaren galera….
-Etorkizunean haurrek liburu elektronikoak
-E-mailez lanak….

HAUSNARKETA

Ordenagailuak emozio sortzaileak

-Eredu tradizionala: irakasleak inposatzaile papera, teknologi berriei uko…
-Eredu teknologikoa: irakasleak bitartekari papera, teknologi berrietan bermaturik…
-Irakasleek ikastaroak egin hori dela eta teknofobia eta teknofilia sortzen da.
-Gizartean baloreak ez desagertzeko, teknologien erabilpena neurtu.

HAUSNARKETA

Teknologia berriak eskolan


-      - Eskolak arazoak teknologi berriei moldatzeko.
       - Aldaketak 3 esparru: antolaketa, edukiak eta metodologia.
-      - Web 2.0= Informazio eta sorkuntzari buruzko filosofia 1 da.
-      - Arazoak: Irakasle zaharrekin zailagoa metodologia berriak aplkatzea, diru asko inplikatzen dute teknologiek, internetek eduki ez-egokiak ere baditu batez ere haurrentzat….

HAUSNARKETA

IKTak eguneroko bizitzan presentzia etengabea daukate, eta gure gizartean guztiz integratuta daude jada. Orain hezkuntza prozezuetan integratzeko saiakera ugari egiten ari dira, horregatik eskolan landu beharreko gaia da IKT. Beraz, bai irakasleek baita ikasleek ere gaitasun zehatz batzuk landu beharko dituzte, teknologia berriekin modu egokian aritzeko eta hauek eskaintzen dituzten aukera guztiak behar den moduan baliatu ahal izateko.

Irakasleen kasuan, hauek izan dira menperatu beharko dituzten gaitasunak:
· Lanbide arloko garapena etra kudeaketa
· Didaktika pedagogia eta curriculuma.
· Herritartasun digitala.

Ikasleen gaitrasunak:
· Trebetasun teknologikoa.
· Bizitza osorako ikaskuntza.
· Herritartasun digitala.

Ondorio gisa: "IKTekin lan egiteaz gain entretenitzen gara, ikasten dugu , komunikatu egiten gara eta denetarik konpartitzeko aukera dugu."

ONDORIOAK

  1. Teknologia digitalek gero eta garrantzi handiagoa dute mundu honetan eta gizarteko hainbat esparrutan aurki ditzakegu: esparru sozialean, kulturalean, ingurumenean … Gaur egun zaila da 16 urteko gazte batek eskuko telefonorik ez edukitzea edo etxe batean ordenagailu edo internetik ez egotea. Gizarte eredu berri bat sortzen ari gara eta eredu horretan teknologiak ezinbesteko papera betetzen du.
  2. Aurrerapen guzti hauek zuzeneko eragina dute hezkuntzan, eskolako errealitatea aldatzen dutelarik; arbel digitala, informatika gelak … Baina kontuan izanik IKT- en aplikazio eremu garrantzitsua hezkuntza dela, gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: egia da eskoletan teknologiak guztiz integratuta daudela?Gaur egun curriculumean agertzen diren zortzi gaitasunen artean “Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa” aurki dezakegu, konpetentzia honen xedea ikaslea informazioa lortzeko eta kudeatzeko gai izatea da. Bertan sartzen da informazioaren teknologien erabilera, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
  3. Baina ikasleek gaitasun hau bere osotasunean garatu dezaten ez da ikas material berriak erostearekin nahikoa izango, irakasleen jarrera egokia ezinbestekoa izango da.Lehenik eta behin irakaslea argi izan behar du teknologiak ez duela bakarrik ordenagailuen erabilera inplikatzen eta garrantzia eman beharko dio teknologiek hezkuntzan betetzen duten paperari. Aitortu beharra dugu irakasle guztiek teknologia munduan ez direla adituak, baina hala ere “arazo” hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzak gai horren inguruko ikastaroak antolatzen ditu eskola bakoitzean. Beraz hezkuntza arloan teknologia berriak erabili behar ditugu baina behar direnerako soilik gehiegizko erabilpenean ez jausteko eta hauen erabilera arrunt bilakatzeko.