sábado, 10 de diciembre de 2011

ONDORIOAK

  1. Teknologia digitalek gero eta garrantzi handiagoa dute mundu honetan eta gizarteko hainbat esparrutan aurki ditzakegu: esparru sozialean, kulturalean, ingurumenean … Gaur egun zaila da 16 urteko gazte batek eskuko telefonorik ez edukitzea edo etxe batean ordenagailu edo internetik ez egotea. Gizarte eredu berri bat sortzen ari gara eta eredu horretan teknologiak ezinbesteko papera betetzen du.
  2. Aurrerapen guzti hauek zuzeneko eragina dute hezkuntzan, eskolako errealitatea aldatzen dutelarik; arbel digitala, informatika gelak … Baina kontuan izanik IKT- en aplikazio eremu garrantzitsua hezkuntza dela, gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: egia da eskoletan teknologiak guztiz integratuta daudela?Gaur egun curriculumean agertzen diren zortzi gaitasunen artean “Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa” aurki dezakegu, konpetentzia honen xedea ikaslea informazioa lortzeko eta kudeatzeko gai izatea da. Bertan sartzen da informazioaren teknologien erabilera, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
  3. Baina ikasleek gaitasun hau bere osotasunean garatu dezaten ez da ikas material berriak erostearekin nahikoa izango, irakasleen jarrera egokia ezinbestekoa izango da.Lehenik eta behin irakaslea argi izan behar du teknologiak ez duela bakarrik ordenagailuen erabilera inplikatzen eta garrantzia eman beharko dio teknologiek hezkuntzan betetzen duten paperari. Aitortu beharra dugu irakasle guztiek teknologia munduan ez direla adituak, baina hala ere “arazo” hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzak gai horren inguruko ikastaroak antolatzen ditu eskola bakoitzean. Beraz hezkuntza arloan teknologia berriak erabili behar ditugu baina behar direnerako soilik gehiegizko erabilpenean ez jausteko eta hauen erabilera arrunt bilakatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario