sábado, 10 de diciembre de 2011

TEKNOFOBIA VS. TEKNOFILIA

Teknofobia: teknologiekiko ukapena da. Normalean fobiak zerbaitekiko beldurra eta sahiesteko nahiak dira normalean, kasu honetan, justifikazioa duan fobia da, eta ez du tratamendurik behar. Teknofobia duten pertsonek honela justifikatzen dute euren beldurra: ez dut teknologiaren beharrik eguneroko gauzak egiteko eta teknologizatzeko beharrik ere ez dut ikusten.
Teknofobia zer den ikusita, esan dezakegu teknofilia, honen antonimoa dela.
Gure ikaskideek esaldi bakarrean sintezisatu dute testuaren ideia: " Teknologia neurrian erabiltzea egokia da, ez gehiegi ez gutxiegi. Neurrian erabilita, ez direlako ez teknofobia ez teknofilia sortuko".

Kritika egitea erabaki dut, zenbait gauza ondorioztatuz:
Teknologiak garrantzi handia du egungo gizartean, hala ere teknologiaren garapena egokia izanda, teknologiaren aplikaziorako moduak ez dira egokiak. Horregatik teknofilia eta teknofobiaren kasuak ematen dira.
Nire kasua teknofobiaren kasu argia da. Eta ez ori bakarrik. Ikasgai honetan, eratu nahi izan ez ditudan gauzak eratzera behartuta ikusi nahiz. Teknologiaren beharrik ez dut sentitzen oraingos, horregatik mundu honen erabilgarritasuna zalantzan jartzen dut. 

Gainera, beharra sentitu ezean, eta zenbait kontu eratzera behartuta ikustean desmotibazio ikaragarria zentitu dut ikasturtean zehar.

Hala ere, esan beharra daukat interneteko erabilgarri berriak ezagutu ditudala, baina momentuz erabiliko ez ditudala argi daukat. Nahiago baitut mundu fisikotik informazioa lortzea eta web-a kontsulta txikiak egiteko.
 
ESKERRIK ASKO!

HAUSNARKETA

Baliabide teknologikoen eta hezkuntzaren baliabideen antolakuntza.
-Ikt ereduak: burokratikoak (kontrola, erregulartasuna..). sistema soziala (errealitateko gauzen batura, elkarlana..) eta komunitatea (onarpena eta laguntza).
-Gaur egun gehien burokratikoa.
-Zuzendaritzakoek Ikt erabilpenaren ardura daukate.
-Alde txarra, prozesu geldoa dela.
-Irakasleak gai izan behar dira taldeka lanak egiteko.
-Pentsaera sistematikoa: taldeek ikasle eta irakasleen erantzunkizuna bultzatu.
 
IKT enpresak gurekin jolasten dute, izan ere, inpresorak etab. Programaturik daude denbora batetara apurtzeko eta guk berria erosteko. Zoratu egiten gaituzte, dirua ateratzeko.

HAUSNARKETA

Euskadiko marko estrategikoa gizarte informazioaren aurrean eskolan.

-Informazioaren gizartea ulertzeko moduaren arabera 4 diskurtso desberdin: merkantilista, kritiko politikoa, teknozentrista eta apokaliptikoa.

-IKT efektu sozial eta kulturala: pertsonen arteko harremanak erraztu, zerbitzuen kalitatea hobetu…
-Alde txarrak: menpekotasuna, mendebaldeko kulturaren inposaketa, desberdintasun ekonomikoak, pribatutasunaren galera….
-Etorkizunean haurrek liburu elektronikoak
-E-mailez lanak….

HAUSNARKETA

Ordenagailuak emozio sortzaileak

-Eredu tradizionala: irakasleak inposatzaile papera, teknologi berriei uko…
-Eredu teknologikoa: irakasleak bitartekari papera, teknologi berrietan bermaturik…
-Irakasleek ikastaroak egin hori dela eta teknofobia eta teknofilia sortzen da.
-Gizartean baloreak ez desagertzeko, teknologien erabilpena neurtu.

HAUSNARKETA

Teknologia berriak eskolan


-      - Eskolak arazoak teknologi berriei moldatzeko.
       - Aldaketak 3 esparru: antolaketa, edukiak eta metodologia.
-      - Web 2.0= Informazio eta sorkuntzari buruzko filosofia 1 da.
-      - Arazoak: Irakasle zaharrekin zailagoa metodologia berriak aplkatzea, diru asko inplikatzen dute teknologiek, internetek eduki ez-egokiak ere baditu batez ere haurrentzat….

HAUSNARKETA

IKTak eguneroko bizitzan presentzia etengabea daukate, eta gure gizartean guztiz integratuta daude jada. Orain hezkuntza prozezuetan integratzeko saiakera ugari egiten ari dira, horregatik eskolan landu beharreko gaia da IKT. Beraz, bai irakasleek baita ikasleek ere gaitasun zehatz batzuk landu beharko dituzte, teknologia berriekin modu egokian aritzeko eta hauek eskaintzen dituzten aukera guztiak behar den moduan baliatu ahal izateko.

Irakasleen kasuan, hauek izan dira menperatu beharko dituzten gaitasunak:
· Lanbide arloko garapena etra kudeaketa
· Didaktika pedagogia eta curriculuma.
· Herritartasun digitala.

Ikasleen gaitrasunak:
· Trebetasun teknologikoa.
· Bizitza osorako ikaskuntza.
· Herritartasun digitala.

Ondorio gisa: "IKTekin lan egiteaz gain entretenitzen gara, ikasten dugu , komunikatu egiten gara eta denetarik konpartitzeko aukera dugu."

ONDORIOAK

  1. Teknologia digitalek gero eta garrantzi handiagoa dute mundu honetan eta gizarteko hainbat esparrutan aurki ditzakegu: esparru sozialean, kulturalean, ingurumenean … Gaur egun zaila da 16 urteko gazte batek eskuko telefonorik ez edukitzea edo etxe batean ordenagailu edo internetik ez egotea. Gizarte eredu berri bat sortzen ari gara eta eredu horretan teknologiak ezinbesteko papera betetzen du.
  2. Aurrerapen guzti hauek zuzeneko eragina dute hezkuntzan, eskolako errealitatea aldatzen dutelarik; arbel digitala, informatika gelak … Baina kontuan izanik IKT- en aplikazio eremu garrantzitsua hezkuntza dela, gure buruari egiten diogun galdera hauxe da: egia da eskoletan teknologiak guztiz integratuta daudela?Gaur egun curriculumean agertzen diren zortzi gaitasunen artean “Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa” aurki dezakegu, konpetentzia honen xedea ikaslea informazioa lortzeko eta kudeatzeko gai izatea da. Bertan sartzen da informazioaren teknologien erabilera, informatzeko, ikasteko eta komunikatzeko funtsezko elementu gisa.
  3. Baina ikasleek gaitasun hau bere osotasunean garatu dezaten ez da ikas material berriak erostearekin nahikoa izango, irakasleen jarrera egokia ezinbestekoa izango da.Lehenik eta behin irakaslea argi izan behar du teknologiak ez duela bakarrik ordenagailuen erabilera inplikatzen eta garrantzia eman beharko dio teknologiek hezkuntzan betetzen duten paperari. Aitortu beharra dugu irakasle guztiek teknologia munduan ez direla adituak, baina hala ere “arazo” hori konpontzeko Eusko Jaurlaritzak gai horren inguruko ikastaroak antolatzen ditu eskola bakoitzean. Beraz hezkuntza arloan teknologia berriak erabili behar ditugu baina behar direnerako soilik gehiegizko erabilpenean ez jausteko eta hauen erabilera arrunt bilakatzeko.

BEHARRAK

Testua oso luzea eta gaztelania formalean idatzita dagoenez, askotan zaila egin zaittestua ulertzea. Hitz tekniko ugari eta landu gabeko gaiak agertu zaizkit, beraz aparteko informazioa ere bilatu behar izan dut. Hori dela eta, testuko ideia nagusietatik abiatuta eta informazio gehigarrira joz, gogoetan oinarritu dut lan hau. Honi esker informazio eta komunikaziorako teknologiaren nondik norakoak ikasteko aukera izan dut, hala nola, hainbat hitz gakoen esanahiak, bertan agertzen direnak hain zuzen ere.

HITZ GAKOAK

Hezkuntzarako Teknologia
Teknologia Soziala/Zientzia
Hezkuntza (diziplina)
Garapena (gizartea)
Informazioa eta Komunikazioa
Teknologia digitalak
IKT – ak
Hezkuntza eredu desberdinak (garapena)

TESTUAREN SINTESIA

1.Teknologia kontzeptuarekin arazoak Azken urteetan Teknologiaren inguruko definizio bat nagusitu da: zenbait ekintza egiteko, batzuk pentsaezinak zirenak, aukera ematen diguten tresnak. Baina arazoak sor daitezke Teknologia kontzeptuaren esanahia murriztean; gehienbat hezkuntza arloan Horrexegatik proposatzen da Teknologiaren gaia ikuspuntu konplexu batetik jorratzea: guztia ez da teknologia baina ezin diegu ezagutza arlo desberdinei garrantzia kendu.

2.  Hainbat iritzi edo ikuspuntu Teknologia hitzaren esanahia bilatzean, hainbat autore desberdinen iritziekin egiten dugu topo. Batzuk giza arazoak konpontzeko diziplinatzat hartzen dute, hau da, giza bizitza errazteko eta naturaren kontrola izateko erabili daitezkeen arau zientifiko eta sistematikoak. Besteek aldiz, ezagutza zientifikoetan oinarritutako edozein arte praktikotzat hartzen dute teknologia. Azkenik beste autore batzuk teknologia eta zientziaren arteko bereizketa egiten dute. Zientzia mundu natural eta fisikoa ulertzen saiatzen da eta teknologia aldiz, zerikusia dauka tresna, teknika eta prozedura desberdinekin giza beharrei erantzuna emateko.

3. Teknologia motak: Teknologia artefaktualak: gauza materialez osatuta daude eta ez dute gizakiarenganako hainbeste dependentzia. Hala ere, zaila da horietaz desegitea. Adibidez, kotxea, mugikorra, ordenagailua, … Teknologia antolatzaileak: ez dira materialak. Besteak beste, hauek dira eguneratuenak, Taylorismoa, Fordismoa Teknologia sinbolikoak: eraikuntza eta errepresentazio teknikak dira, hala nola, erritualak, sinboloak, errepresentazio geometriko eta topografiakoak, aritmetika, moneta-sistema, zinema, … Bioteknologiak: giza bizitza garatu eta hobetzeko xedea dutenak.
 
4. Hezkuntzarako teknologia 40ko hamarkada aurretik AEB, bereziki, hezkuntzarako teknologia ikasteko metodo edo diziplina moduan ulertzen hasiko da. Kontziente izan behar dugu honetaz: hasiera batetik teknologia hauek (ordenagailua, internet, …) asmatuak izan zirela soldaduskaren entrenamenduak burutzeko, eta hezteko. Bi modu desberdin daude hezkuntzarako teknologia ulertzeko:  Batzuentzat irakaskuntza eta diseinuaren, praktikaren, ebaluazioaren eta giza hezkuntzaren arazo guztiak konpontzeko analisi prozesua da.  Besteentzat curriculumen eta irakaskuntza plan edo proiektuen eraldaketan datza, sistemen ereduei jarraituz. Hezkuntzarako balio duten teknologiaren definizioa 16 atal desberdinetan banatu zuen Association for educational Communication and Tecnology erakundeak, nahiz eta antzekoak izan denak.
 
5. Ekarpenak: Hezkuntzarako teknologia bi modutan uler daiteke:  Aparatologia moduan, garrantzia emanez informazio sarbide eta prozesamenduari, ikaslearen garapen osorako baliabide desberdinen erabilera sustatuz.  Irakaskuntzaren zientzia bezala ulertuta, irakaste prozesuaren planifikazioa, ikaslearen jarrera eta ebaluazioak hartzen du garrantzia. 
 
6. eknologiak irakaskuntzaren konplexutasunaitxuragabetzen duenean Teknologiek sortzen dituzten ondorioen artean hauexek aurki ditzakegu: Gure interesak aldatzen ari dira; lehentasunak eta oinarrizko beharrak. Zeinuen izaera aldatzen ari da zeinu berrien sorkuntzaren ondorioz. Gure errealitate propioa aldatzen ari da ziberespazioa bezalako sorkuntzekin.
 
7.  Hezkuntza teknologikoak IKT -eigainjartzen direnean.Hauek dira hezkuntza teknologia IKT -ei mugatzearen ondorioak: Perspektiba historikoaren gabezia, garapen teknologikoa. Testuinguruaren gabezia: IKT -en erabileran zentratzeak eskola, hezkuntza testuinguru bezala ulertua, kontuan ez hartzeak ekartzen du. Erredukzionismoa: Irakaskuntza, transmisio ekintza bezala bakarrik ulertzea, soilik aukeratzen ditugu ikaslea heziko dituen bideak. Etengabeko porrota: Herrialde gehienek dirutza handiak inbertitu dituzte hezkuntza arloan IKT-ak sartzeko, baina prozesu honen emaitzak ez dira izan uste bezain onak. Izan ere frogatua izan da IKT- en erabilerak ez dituela beti emaitza akademikoak hobetzen. Antsietate teknologikoa: Teknologi berriekin eta baita hauek suposatzen duten guztiarekin batzuetan gure benetako helburua ahazten zaigu: irakastea.
 
8.  Egin daitezkeen ariketak Norberak Teknologiarekin izandako erlazio ikertu: horretarako autobiografia bat egin daiteke gure bizitzan teknologiak izandako eraginaz ohartzeko. Berreraiki norberaren hezkuntza-esperientzia: Zure hezkuntza esperientziei buruzko ipuin bat idatzi testu, irudi eta marrazki desberdinak erabiliz. Gero Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan hausnarketa bat egitea ahalbidetzeko.
 
9.  Garatu daitezkeen konpetentziak. Hezkuntzan parte hartzen duten perspektiba desberdinak identifikatu, aztertu, behatu eta ulertu. Irakaskuntzaren antolakuntza eta praktikan jartzearen funtzioak ulertu. Irakaskuntzan, komunikazioa eta informazioaren teknologien garrantzia ikuspuntu kritiko batetatik ikertzea.
 
 

Testu interesgarri bat

“Hezkuntzarako Teknologia mundu teknologizatu batean” testua topatu eta honen inguruan hausnartzea interesgarria iruditu zait.

Bertatik hitz gakoak eta zenbait metafora aterako ditugu, horrez gain sintesi bat eta hausnarketa lan batean murgilduko gara, testutik abiaturik.

 


Zer dakigu gaiari buruz? 
Hausnarketak egiten hasi aurretik, aurreiritzietatik abiatuko gara, gure beharrak edo arazoak antzemateko eta geroago ebazpen bat eman ahal izateko. 

 Egia esanda Hezkuntzarako Teknologiari buruz askorik ez dakit baina imajina dezaket teknologiak hezkuntzan betetzen duen papera edo duen eragina izan daitekeela. Horrenbestez mundu teknologizatu batena dioenean, argi dago gaur eguneko mundua nahiko teknologizatua dagoela eta horrek eragina izango duela bai hezkuntzan bai teknologian.

 

Aurreideak aipatu ondoren testuaren lehenengo irakurketa egiteari ekin diot, horrela konturatu egin naiz testua ulertzeko nahiko zaila dela hitz tekniko asko agertzen direlako eta ulertzen ez ditudan hainbat kontzeptu ere: aproximacion reduccionista, transnacional, multidimensional, taylorismo, fordimo, toyotismo, aparatologia,...

 Gainera oso luzea da eta askotan neketsua egiten da irakurtzea. Zenbait momentutan interesgarria iruditu zait testuak zioena baina egia da ere testuan hainbat informazio sobera dagoela, adibidez Association for Educational Communication and Technology-k Hezkuntzarako Teknologiaren inguruan ematen dituen 16 definizio ezberdinak.

Baliagarriak izan daitezke definizio hauek, gaian aditua denarentzat, baina nire hausnarketa lanerako hainbste informazio gehiegizkoa suertatzen zait. 

Hurrengo egunean, behar batzuk ondorioztatzea erabaki dur. Eta bertan eskegiko ditut.

WEB 2.0

Zer da Web 2.0?


Lehen, Web 1.0 rekin bakarrik jaso genezakeen, hau da, noranzko bakarreko erlazioa (adibidez informazioa bilatzean). Gaur egun, ordea, parte har dezakegu, hartu-emaneko erlazioa bihurtuz ( txata, bloga, ...).

 






Web 2.0à Informazioa, baloreak, teknologia, aplikazioak, ... hartzen ditu kontuan.

ZER DA? Informazio eta ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia.

HELBURUA: Kontzepzio berriak eratzea, erabiltzaileak hartzen du garrantzia 

  • Blog
  • Flirck
  • Sindikazioa (RSS)
  •  Youtube
  •      
HAUSNARKETA:

     

Zerk deitu digu arreta?  Teknologia berriak oso azkar garatzen direla ia konturatu gabe, beraz, etengabeko eboluzioan gaudela ondoriozta dezakegu, eta hortaz, aurrera egiteko aukera ugari izango ditugula denbora gutxian.

Planteatutako galdera: Zergatik ez gara konturatzen egunerokotasuneko aldaketa horietaz? Eta gai izango gara etorkizunean hauek guztiak ulertzeko? Noraino hel gaitezke? Aldaketa guzti hauek komenigarriak al dira, edo alde negatiborik ere badute?

Zer iruditu zaizu garrantzitsuagoa? Teknologia berrien barnean dagoen konplexutasuna, eta ikasteko dugun guzti hori baliagarria izango den baloratu beharko genuke, aldi berean, ingurumenari (naturari) oker egin dakiokeen ere.